• garaipenera arte
  • Ideien guda
  • Bake faltsuari gerra
  • MusikHerria
  • Ogi gogorrari, hagin zorrotza

VALLECAS

http://www.olibagorriak.info/wp-content/uploads/2015/12/12314529_1663936883823158_3070151751154775627_o.jpg

Ohartu gabe heldu gara helmugara; Vallecas, Gamonal, Bérgamo, Lugano, Cardedeu, Errekaleor, Santiago, Zumaia…mundu berri-gorri baten bidean, mundu zahar, gris eta goibel honi gerra deklaratzeko batasunaren indarraren ohiua, onura eta potentzialitatea taupaka! Aurrez aurre Hazparne eta Hatortxu, bi geltoki helmuga bakarrerantz, garaipenerantz! Ordu larriak hurbil daude ta libertadeko gorritasuna zeinek ez du nahi ikusi?

Gamonal

http://www.olibagorriak.info/wp-content/uploads/2015/12/12292636_957390674307013_1273609855_n.jpg

Euskal Herritarroi Burgos aipatzerakoan, berehala burua Frankoren Altxamendu faxistaren ondorengo defentsa nazionalerako batzordeaz, Burgosko prosezuaz edota espainiako lehen gobernu nazionalaren itzalaz eta mozalaz betetzen zitzaigun garuna, arik eta 2014ko urtarrilean Gamonal langile auzoak aurreiritzi prefabrikatu guztiak eztandarazi zizkigun arte!

Larunbat honetan, hezkuntza propio baten aldeko mobilizazioz josi ziren gure hiriburuak, Euskal Herria nola zutitu eta abiarazi hausnartzen zebilen dialektika, amnistia garrasiek izoztu zuten Bilbo…eta gu, gu Burgoseruntz abiatu ginen…desalojo arriskuan dagoen Gamonaleko CSRG gune liberatuaren defentsan…

Ez dugu aspaldian horrelako energia baikor, indar askatzaile, determinazio militante eta kolektibitate ederrik nabaritu. Gamonaleko herri langilea bizirik dago! CSRG-k taupaka diardu, ez dago Resakarik Resaka Castellanarekin, gaztela komuneroa bada! Espekulazioaren izenean berriz esku hartzen saiatzen baldin badira ametsen lapurrak, berriz ERE izango dugu Gamonalen berri, adi egon seinaleari! Plazer handi bat gamonal… gure kabuz ala hil! asteburu honetan berriz Gaztelarantz, Llamada de Unidad!…ia ezertarako gai ez garela pentsatzen jarraitzen baduzue, lasai segi segurtasunaz gozatzen, ezer hasi gabe dago!

 Page 1 of 14  1  2  3  4  5 » ...  Last »