Oliba Gorriak taldeak, mezu honen bitartez, Durangoko Azokan bere ibilbideko laugarren diskoa izango den Garaipenera arte! lan-kolpe berria kaleratuko duela adierazten du.

Zortzi urtez eszenatokietatik kanpo izan ostean, ofentsiba politiko musikal berri honi 2015. urtean zehar gure mugetatik haratago luzatuko den zuzeneko emanaldien bira itxi baten bitartez emango zaio jarraipena.

…Itzuliaz bagoaz, Garaipenera Arte agurtzera gatoz, joanez izango gara… Ez da nostalgiarako, malenkoniarako garaia ordea; izenez, moldez, formaz… alda genezake, baina norabide berdinean jarraituko dugu; argi dugulako soilik borrokak egingo gaituela aske, borroka garaia delako!!! Orain eta hemen iraultza posible, ezinbesteko dela deritzogulako, gure herriaren askapen borrokaren suak pizturik dirauelako, ideien guda bizirik delako!!! Berandu da gelditzeko beraz,konpromisoaz askatasuna!….

…adi egon seinaleari….

Garaipenera arte!!!

 

Iruzkinak:

Iruzkinik ez momentuz. Izan zaitez lehena!

Iruzkin bat utzi.

* Zure e-posta ez da argitaratuko.
HTML etiketa eta atributu hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>