enekoaskatu680

2013ko irailaren 27 honetan, isildu zituztenen garrasien oihartzuna dakar kantauri itsasotik ipar haizeak, gudari eguna dugu. Herri, langile eta pertsonen garapenerako atea zabalik mantenduz, historiaren borrokan dena eman dutenak goraipatzeko eta helmugara bidean jorratutako konpromisoak berrindartzeko eguna da. Eta guk geure konpromisoa berresten dugu gaur.

Juan Paredes Manot Txikiren exekutatu aurreko lerroek “…siempre seré viento de libertad!” zioten, isiltasuna ezinezkoa bezain beharrezkoa denaren jakitun. Leonard Peltierren poema batean inspiraturik , isiltasun inposatua oihua dela diogu, bilatutako isiltasuna hausnarketa, plazera eta askatasuna direla, isiltasun konpartitua armonia edo konplizitatea direla… Isiltasuna besarkatuz eta apurtuz gurekin diraute eroriek, borrokaren suak pizturik dirau eta ideien gudak aurrera darrai!

Oliba Gorriak bortxaz isildu zuten duela sei urte, baina ahotsik gabeko ahots gabeen ahotsak isolamendu eta barrote guztien gainetik oihu egiten jarraitzen du. Eta oihu egiten jarraitu nahi du! Gitarra, arkatz, mingain, igitai eta aizkorak zorrotz. Mailu, atabal eta ukabilak tinko, aldarri eta bozgorailuak ozen… Ez ginela betirako isildu adierazi nahi dugu, hasitakoa amaitzeko asmoz hemen gaude Oliba Gorriak! Badatoz hitza eta ekintza! Eskutik berriro gure sorkuntza eta iraultza! Klase arteko gudarako deia, askapen nazionalerako arnasa, komunikaziorako tresna, agitaziorako… inoiz baino maitasun eta gorroto gehiagoz, inoiz baino ozenago, zorrotzago eta gorriago. 2014an lan-kolpe berri batekin kaleratuko gara gure bidea jarraitu eta genituen helburuak erdiesteko. Hurrengo hilabeteetan emango dugu informazio gehiago, adi egon seinaleari!

Iruzkinak:

  1. Tinko Taldea

    2013/10/1 (20:40) Erantzun

    Aupa Zuek !!!!!! ea laister ikusten garen tabladuan !!!!!!

Iruzkin bat utzi.

* Zure e-posta ez da argitaratuko.
HTML etiketa eta atributu hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>