Ezarritako sistema neoliberal-kapitalista honekiko disidentzia horren jipoitua, jazarria eta ixildua den aro honetan, gorri izatearen harrotasuna iñoiz baino ozenago eta indartsuago hedatu dugu azken urtean garatutako gerrilla musikalaren bitartez, kontrainformazioa, besteak beste; Ziburu, Iruñea, Bilbo, Usurbil, Laudio, Tolosa edota Gasteizera helarazi dugularik BAKE FALTSUARI HAGIN ZORROTZA! 07 biraren baitan. Horretaz gain, taldearen historian lehen aldiz bira honetan Euskal Herriko mugak gainditu eta Manresan edota Bartzelonan, pertsona, herri eta munduaren beharrizanak plazaratzeko aukera izan dugu.

Balantze baikorra eta ederra beraz! Ondorioz eskerrik beroenak eman beharrean gaude guzti hau posible egin duten guztiei: O.G. Brigadei, kontzertuen antolatzaileei, dultzaineroei, argazkilariei, kontzertuetara hurbildu diren guztiei… azken finean egunerokotasunean utopia posible dela egiaztatzen duten guzti horiei, ideien gudak aurrera darrai!

Honenbestez, mezu honekin fase berri baten hasiera iragartzen du Oliba Gorriak-ek. Izan ere urte honetako helburuak aise erdietsi ondoren, gure hirugarren kolpea izango denaren prestaketan buru belarri murgiltzea erabaki dugu, eszenatokietako lana entsegu lokalera garraiatuz.

Ixilaldi hau gauzatzen den bitartean web orrialde hau bilakatuko da beraz taldearen bozgoragailu eta bertan aurkituko ditugu konposaketaren, grabazioaren eta abarren albiste guztiak, besterik gabe:

…….aurrera bolie!
…….adi egon seinaleari!

Iruzkinak:

Iruzkinik ez momentuz. Izan zaitez lehena!

Iruzkin bat utzi.

* Zure e-posta ez da argitaratuko.
HTML etiketa eta atributu hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>