Oliba Gorriak-ek plazaratutako azken mezuan aipatutako disko berriaren lanketa eta grabazioa indefinitiboki atzeratzen da, taldeko abeslari eta gitarrajole diren Txapel eta Ezkerraren atxiloketa eta espetxeratzearen ondorioz.

Sistema kapitalista neoliberalaren euskarri diren estatu zapaltzaileek disidentzi oro suntsitzeko asmotan aurrera daramaten oldarraldi, inkisizio edo gurutzadak bere horretan darrai beraz, gizateriaren heriotzaren bidean, jendarte sumiso, berekoi, menpeko eta asimilatu bat eraikiz. Zapalkuntza estruktural hau ahalbideratzen duten eta eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliz; errepresioa, erailketa, tortura, hezkuntza, justizia, jabetza pribatua, hauteskundeak, desinformazioa, manipulazioa, erlijioa, garapena, merkatu librea…

Egoera honen aurrean, kontzientzia kritikoaren lanketa eta baloreen hedatzea, zein berreskuratzea ezinbestekotzat jotzen dugu, mundua, herriak eta pertsona amildegira daramaten itxurakeria, gutizia, berekoikeria, konpetentzia, hipokresia… nortasuna, kontzientzia, elkartasuna, kolektibitatea, izerdia eta duintasun printzipioengatik ordezkatuz, hauek baitira mundu eta pertsona berriak sortzeko oinarriak.

Zapaltzaileen aurkako zapalduen gerra beraz, arlo, eremu eta toki desberdinetan baina norabide berean, munduko bazter guztietako disidentzia metatuz.

Oliba Gorriak-eko partaideen egoera bere horretan mantentzen den bitartean taldea geldirik egongo dela bergogoratuz eta taldearen hirugarren kolpea izan behar litzatekeenaren abesti bateko pasarte bat berreskuratuz bukatuko dugu mezua, besterik gabe besarkada gorri eta iraultzaile bat guztioi eta adi egon seinaleari!

Ideien gudan bizi garenon
tristea eta ederra,
gerra ezaren bake faltsua
bake faltsuaren gerra!
Bide okerren zuzentasuna
bide zuzenen okerra,
plazer galduen samintasuna
samin galduen plazerra.

Ideien gudan korrontearen
kontra ibili beharra,
eguneroko nahi ta ezina
uneoroko indarra,
koldarrena da indartsuena
indartsuena koldarra,
garaipenean ez sinestea
porrot posible bakarra!

Ogi gogorrari hagin zorrotza edo bake faltsuari gerra!
Ideien gudak aurrera darrai!
JO TA KE!

Iruzkinak:

Iruzkinik ez momentuz. Izan zaitez lehena!

Iruzkin bat utzi.

* Zure e-posta ez da argitaratuko.
HTML etiketa eta atributu hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>