olibagorriakatzogaurbeti680motz

Badira ia sei urte Oliba Gorriak taldeko partaide bi atxilotu eta taldearen ziklo naturala zangotrabatu zutela. Ordurako hasia genuen hirugarren lanaren sorkuntza prozesua, eta azken hilabeteotan prozesu hori berrartu dugu amaieraraino eramateko.

Abeslariak oraindik espetxean jarraitzen du, Huelvan zehazki eta gitarra jolea zorionez aske dago 2010etik. Egoera honek eragindako oztopoak gai sukoi bihurtu eta ezintasunetik ateratako indarrez gure proiektu bereziena, zorrotzena, iraultzaileena, gozoena eta utopikoena gorpuzten ari gara. Horrela, sortzaile eta iraultzaile moduan garaipen pertsonal eta kolektiboa erdietsiko dugu. Errealitate honen oinarripean, eta iraileko agirian aurreratu bezala, urtarrilaren amaieran lan-kolpe berri batekin agertuko gara ate-joka.

Ukatutako ahotsa berreskuratzeko, beraien izaera, ibilbide, jarrera, mezu eta konpromiso iraultzaile eta errebeldeaz ahotsik gabeen bozgorailu eta erreferente izan direnen ahotsekin osatuko dugu diskoa, kolaborazio desberdinekin betez mikro aurreko isiltasuna. Denboraren joana, espetxea, isolamendua, interbentzioakā€¦. gainditu eta Oliba Gorriak kolektibo bilakatuz. Aurrekari diren Ogi Gogorrari, Hagin Zorrotza! eta Bake Faltsuari Gerra lanen jarraipen gisa, lan berriak IDEIEN GUDA izango du izenburua.

Zuzenekoei dagokienez, abeslaria askatzen dutenean eztabaidatuko dugu zein dinamika mota erabiliko dugun. Beraz, kontzertuekin zer egin, nola egin eta noiz egin erabaki arte ez dugu gai honetaz ezer adieraziko.

Amaitzeko, eta kolektibitatearen bertuteak indartzen jarraitzekotan, diskoa salgai jarriko dugu argitaratu aurretik. Badator Oliba Kooperatiba! Durangoko Azokan inprimakiak egongo dira eskuragarri Musikazuzenean eta Topatu atarien saltokian, eta aurki sarean ere webgune bidez egin ahal izango da eskaera helbide honetan: olibagorriak.info. Inprimakian datuak jarri eta diskoa+kamisetaren prezioa ordainduta, 10 euro, argitaratzen denean etxera bidaliko dugu ordaindutakoa. Modu honetara, grabaketa ordaintzeko kapitala izango genuke eta erosleak, berak kolektiboki produzitutako CDa etxean jasotzea ziurtatuko luke. Diskoa erosteko asmo garbia dutenek lagunduko baligute, guk erraztasun gehiago izango genuke diskoa hobeto egiteko, eta erosleari laguntzeko asmoz etxera helaraziko genioke ordaindutako ekoizpena. Mila esker aldez aurretik elkarlan honetan parte hartuko duzuenoi eta dagoeneko modu desberdinetan laguntzen ari zaretenoi! Ezinbestekoak zarete!

Iruzkinak:

Iruzkinik ez momentuz. Izan zaitez lehena!

Iruzkin bat utzi.

* Zure e-posta ez da argitaratuko.
HTML etiketa eta atributu hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>