• garaipenera arte
  • Ideien guda
  • Bake faltsuari gerra
  • MusikHerria
  • Ogi gogorrari, hagin zorrotza

Oliba Gorriak taldearen XII. mezua

Oliba Gorriak taldeak, mezu honen bitartez, Durangoko Azokan bere ibilbideko laugarren diskoa izango den Garaipenera arte! lan-kolpe berria kaleratuko duela adierazten du. Zortzi urtez eszenatokietatik kanpo izan ostean, ofentsiba politiko musikal berri honi 2015. urtean zehar gure mugetatik haratago luzatuko den zuzeneko emanaldien bira itxi baten bitartez emango zaio jarraipena.

Sentitu, pentsatu eta ekin!

Ogi gogorrari hagin zorrotza edo bake faltsuari gerra oihukatuz dator Vladimir. Hiztegi gorria besapean harturik, diruzale sasikumeek gorrotozko egunetan bizirik ehortziz kondenatu nahi gaituztenean, ideien gudaren baitan borrokaren sua pizturik mantenduz, matxinada aldarrikatuz! Soilik langileriaren iraultza mundialak ireki ditzakeelako sistema kapitalista neoliberal patriarkal honek zapaldutako herri, langile eta emakumeontzat zoriontasuna ezpainetatik bihotzera igarotzeko ateak! Ezkorkeriak eta erreformismoak alboan utzi eta etsaiaren arnasa etetea delako garaipenerako berme bakarra. Klase arteko gerran, herrien bakerantz… adi egon seinaleari, ideien gudak bizirik darrai… sentitu, pentsatu eta ekin GARAIPENERA ARTE!

 Page 10 of 14  « First  ... « 8  9  10  11  12 » ...  Last »