• garaipenera arte
  • Ideien guda
  • Bake faltsuari gerra
  • MusikHerria
  • Ogi gogorrari, hagin zorrotza

ERREKALEOR

http://www.olibagorriak.info/wp-content/uploads/2015/10/errekaleor.jpg

Suruceko sarraskia ahantzi/oroitu orduko, Ankarako masakrearen oihartzunak ixildu dizkigute OTANen “patriot” babeserako batería antiaereoek. Ez dago minituko ixilunerik, non dirá ‘je suis…’ leloak?, ez dago kopeta goibelik kolore desberdinetako korbatadun ‘ordezkarietan’…. Errekaleorren desenbarkoa, herri boterea XXI.mendean, partehartzea, biziaren dialektika, konpromezua, pentsamendua, onura kolektiboa…errekagorrirantz! Kandil edota Rojavan bezala, Herria lemazain! Maroto, ISIS, Erdogan…erro berdineko inperialismoaren hari ikustezinen txontxongilo!
Kontzertu zoragarria, disidentzi metaketa abian, herritar batasuna, Oliba Gorriak bada!

IRAILAK 27 – ZUMAIA

http://www.olibagorriak.info/wp-content/uploads/2015/09/irailak27.jpg

Denbora memoria da. Historia, gertakari, bizipen eta sentimenduen laberintoa. Egutegia, urtero irailaren 27ra gerturatu ahala, iragana, oraina eta geroaren mugarri, testigu eta ispilu bilakatzen da. Historia idazten jarraitzeko denbora geldituz.

Juan Paredes Manot, Cerdanyolan, bere fusilamendu pelotoia aurrez aurre eusko gudariak abestuz,  askatasun haize bilakatu zela berrogeigarren urtemuga bete den honetan, bere hegalaldian berriz ere herrialde katalanetara itzuli da. Txikik heriotzaren aurrean askatasuna eta itxaropena helarazi zizkigun eta herrialde katalanetatik askatasuna eta itxaropena datozkigu berriz! Borroka berdinaren katebegi izaten diardugulako, agur eta ohore eusko gudariak!

 Page 3 of 14 « 1  2  3  4  5 » ...  Last »