• garaipenera arte
  • Ideien guda
  • Bake faltsuari gerra
  • MusikHerria
  • Ogi gogorrari, hagin zorrotza

MAIATZAREN 16KO KONTZERTUA BERTAN BEHERA

Agiri honen bidez, maiatzaren 16rako Etxarri-Aranazko gaztetxean aurreikusten zen Oliba Gorriaken kontzertua bertan behera gelditzen dela jakinarazten dizuegu.

Bihotzez sentitzen dugu, gogotsu eta ilusioz geundelako aldebakartasunetik Euskal Herriaren independentziaren aldeko hautua erreferendum bidez aldarrikatu zuen Euskal Herriko lehen udalerrian jotzeko. Baina kanpo arrazoiak tarteko, ez da posible izango…

Horren ordez, asteburu honetan Iruñeako eta Gasteizko hitzorduetan ikusiko dugu elkar. Borrokaren suak pizturik dirau, ideien gudak bizirik darrai! Adi egon seinaleari!

GASTEIZKO GAZTETXEA

http://www.olibagorriak.info/wp-content/uploads/2015/04/gasteizkogaztetxea.jpg

27 urtez…kapitalaren, itxurakeriaren eta berekoikeriaren mundu gris honetan arnas gune, askatasun, duintasun eta zoriontasunaren kabia…baina ez dugu aski!
Iraultzaren komunikazio gerrilak oholtza gainean su etenik ez…hirugarren aldiz Oliba Gorriei ostegun buruzuri batetan ateak irekiaz…baina ez dugu aski!
Lehertu da moderazioaren zirkulu zikoitza, garraxiak gaua astintzen, izerdia larru-azalak kolektibizatzen, borroka itxaropena loratzen…gaurkoa ez da erraz ahaztuko! Inadaptats fins a la victoria sempre!

 Page 7 of 14  « First  ... « 5  6  7  8  9 » ...  Last »